Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2021eko irailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4681

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak B-11/2021-S zehapen-prozedurari hasiera emateko hartu duen erabakia.

29113722T NAN zenbakia duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko erabakia. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2021eko ekainaren 8an zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola, ustez osasun-araudiaren aurkako arau-hauste bat egiteagatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute hasiera emateko erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango dute Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua, Bilbao). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluan esandakoaren arabera.

– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorietarako; alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura, eta hasieran ezarritako isun zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.

Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura, eta proposatutako isun zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.

Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera egin beharko da edo halakoak jartzeari uko egin beharko zaio.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionez, «dies a quo» ondorioak izango ditu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2021eko abuztuaren 4a.

Osasun Saileko Bizkaiko lurralde ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala