Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2021eko irailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4674

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 201/2021 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzaren 201/2021 Prozedura laburtua, Kimetz Elorriaga Villak aurkeztua, Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako agentearen kategorian txanda librean sartzeko hautaketa-prozeduraren barruan. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak deitu zuen 2019ko apirilaren 5ean.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2021eko uztailaren 29a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala