Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2021eko abuztuaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4560

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 13koa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Oņatiko plangintzarako arau subsidiarioen aldaketa puntualaren ingurumen-txosten estrategikoa, lurzoru urbanizaezineko erauzketa-jarduerari buruzkoa.

AURREKARIAK

2021eko apirilaren 14an, Oņatiko Udalak prozedura hau hasteko eskatu zuen: Oņatiko plangintzarako arau subsidiarioen aldaketa puntualaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua, lurzoru urbanizaezineko erauzketa-jarduerari dagokiona (aurrerantzean, Plana), Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoaren arabera. Planaren zirriborroa eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 29. artikuluan ezarritakoaren araberako edukia duen ingurumen-dokumentu estrategikoa atxiki zitzaizkion eskabideari.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikulua aplikatuta, 2021eko apirilaren 27an Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak kontsulta-izapidea egin zien administrazio publiko ukituei eta interesdunei; jasotako erantzunen emaitzak espedientean bildu dira. Era berean, Oņatiko Udalari prozeduraren hasieraren berri eman zitzaion.

Halaber, espedientean jasotako dokumentuak eskuragarri egon ziren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean, interesdun orok ingurumenaren arloan egokitzat jotzen zituen oharrak egin ahal izateko.

Legezko erantzun-epea amaitu, eta espedientean jasotako txostena aztertuta, egiaztatu da ingurumen-organoak baduela ingurumen-txosten estrategikoa egiteko behar beste judizio-elementu, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluari jarraikiz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Abenduaren 9ko Ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, lege horren helburua da ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea; horrela, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin. Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua 29. artikulutik 32. artikulura bitartean arautzen da, eta, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen V. eranskinean ezarritako irizpideen arabera, hauek zehaztu beharko dira: planak edo programak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, ingurumen-txosten estrategikoaren arabera, edo plan edo programaren gaineko ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin beharra, ingurumenerako eragin nabarmenak ekar ditzakeelako.

Planaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko dokumentazio teknikoa eta txostenak aztertu ostean, eta kontuan hartuta ingurumen-dokumentu estrategikoa zuzena eta indarreko araudian ezarritako alderdien araberakoa dela, ingurumen-txosten estrategiko hau ematen du Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak (eskumena duen organoa da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren arabera). Txosten horretan, Planak ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzakeen edo ez aztertzen da, eta, ondorioz, ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura bete behar duen ala ez, edota, bestela, zer baldintza ezarri behar diren Plana garatzeko eta ingurumena behar bezala babesteko.

Hauek guztiak aztertu dira: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoarena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oņatiko plangintzarako arau subsidiarioen aldaketa puntualaren ingurumen-txosten estrategikoa egitea, lurzoru urbanizaezineko erauzketa-jarduerari buruzkoa, honako hauek kontuan hartuta:

A) Planaren deskribapena: helburuak eta jarduketak.

Oņatiko plangintzarako arau subsidiarioen aldaketa puntual honek proposatzen du lurzoru urbanizaezineko babes bereziko nekazaritza- eta abeltzaintza-eremutik erauzketa-erabilerak kentzea, baita lurzoru urbanizaezin osoan harrobiekin lotutako eraikuntza-jarduketak kentzea ere. Era berean, Arantzazuko harrobia ustiatzeko baimena ematea proposatzen du; hura gaur egungo lurralde-mugen barruan eta arau subsidiarioen dokumentazio grafikoan aurreikusitako mugen barruan bakarrik garatuko da.

B) Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluarekin bat etorriz, lege horren V. eranskinean ezarritako irizpideak aztertuko dira, Planak ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa behar duen zehazteko.

1.– Planaren ezaugarriak:

Planaren ezaugarriak aztertu eta gero, ez da aurreikusten plan hori ezartzearen ondorioz ingurumenaren gaineko efektu kaltegarririk sortuko denik. Egindako proposamenen azken xedea da erauzketa-jarduerak areagotzeko aukerarik ez ematea arau subsidiarioen aldaketa honek ezarritako mugetatik kanpo.

2.– Ondorioen eta eragina pairatu lezakeen eremuaren ezaugarriak:

Oņatiko arau subsidiarioak aldatzeko proposamen honek ez du aurreikusten lurzorua eraldatuko duen jarduketarik, eta, beraz, ez du aurreikusten horrekin lotutako inpakturik. Bestalde, hirigintza-araudi bat aplikatzea proposatzen du, eta araudi horren bidez galarazi egingo lirateke naturagune babestuak kaltetu ditzaketen erauzketa-jarduerak.

Harrobia bera eta haren handitze hipotetiko oro Aizkorri-Aratz Natura Parkeko Baliabide Naturalak Antolatzeko Planaren eremu periferiko babestuan sartuta daude, baita Aizkorri-Aratz Kontserbazio Bereziko Eremuan (ES2120002) ere, Europako Natura 2000 sare ekologikoari dagokiona.

Bigarrena.– Ingurumen-txosten estrategiko honetan ezarritakoa oinarri hartuta, zehaztea ez dela aurreikusten Oņatiko plangintzarako arau subsidiarioen aldaketa puntualak, lurzoru urbanizaezineko erauzketa-jarduerari buruzkoak, eragin garrantzitsurik izaterik ingurumenean, eta, beraz, ez dela ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntik egin beharko.

Hirugarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Oņatiko Udalari.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, ingurumen-ebaluazio estrategiko honek indarraldia galduko du eta berezko dituen efektuak sortzeari utziko dio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta lau urteko gehieneko epean onartzen ez bada Oņatiko plangintzarako arau subsidiarioen aipatu aldaketa puntuala, lurzoru urbanizaezineko erauzketa-jarduerari buruzkoa. Kasu horretan, berriro hasi beharko da Planaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 13a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana