Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2021eko abuztuaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4400

1476/2021 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan Administrazioko eta Kudeaketako Atalburu-B (Mantentze-lanak) lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Administrazioko eta Kudeaketako Atalburu-B (Mantentze-lanak) lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarrien arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea edo funtzionarioa izatea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean edo haren organismo autonomoetan, B1/B2 talde profesionalean.

b) B1/B2 taldeari dagokion titulazioaren jabe izatea.

c) Gutxieneko lan-esperientzia: 3 urte B1/B2 talde profesionalean.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betebeharrak.

2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.

– Mantentze-Atalaren kudeaketa-mermoria bat egitea.

– Esperientzia instalazioen (ura, elektrizitatea...), ekipoen eta eraikin sanitarioen mantentze-lanetan.

– Ezagutza eta/edo esperientzia SAPeko mantentze-modulua erabiltzen.

– Ezagutza eta/edo esperientzia diseinu-tresnak erabiltzen (autocad).

– Ezagutza eta/edo esperientzia kudeaketarekin, ingurumenarekin eta eraginkortasun energetikoarekin lotutako kalitate-sistemen inguruan.

– Ezagutza eta/edo esperientzia autobabeserako eta larrialdietarako sistemen inguruan.

– Ezagutza eta esperientzia Instalazioak kontrolatzeko eta kudeatzeko sistemen inguruan.

– Esperientzia obrak eta proiektuak koordinatzen.

– Lanpostuarekin lotutako graduondokoak.

Era berean, honako hauek baloratuko dira:

– Lantaldeak antolatzeko eta kudeatzeko gaitasuna, batez ere mantentze-lanen arloan egiaztatutakoa.

– Hizkuntzak jakitea.

Lanpostu horretan aritzeko balioa eransten duten eta interesgarritzat jotzen diren merezimendu guztiak aurkez daitezke.

3.– Euskararen ezagutza.

Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak, eta berau garatzen duten arauek, xedatutakoaren arabera baloratuko da.

4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua:

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzara (Gurutzetako Plaza 12 zk. 48903 Barakaldo) aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira. (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztietan bete eta dokumentatutako curriculum vitaerekin batera Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzara (Gurutzetako Plaza 12 zk. 48903 Barakaldo), bidali beharko dute.

Dokumentazioa honelakoa izan behar da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Kontuan hartzeko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi bezala egiaztatzea, baldin eta CV aplikazio informatiko korporatiboan jadanik egiaztatuta badaude, baina halere, izangaiak bere eskabidean horrela adierazi behar du.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte lanposturako beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua beraietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

6.– Hautatzeko prozedura.

Inolaz ere ezingo dira baloratu deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eduki ez diren merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion Ebazpena.

Hemen hasitako prozeduraren amaiera (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentearen Ebazpenaren bitartez egingo da. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta era berean Osakidetzako intraneten eta web orrian.

Ebazpenak ondorioak izango ditu EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2021eko uztailaren 5a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARíA LUZ MARQUéS GONZáLEZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana