Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2021eko abuztuaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4397

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Alazne Gutiérrez Lorenzo andreak gainditu egin duela 2020ko irailaren 30eko ebazpenak (2020ko urriaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritza Kimikoa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Alazne Gutiérrez Lorenzo andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***7375**. Kodea: AGC8L1 – D00069-17. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Ingeniaritza Kimikoa. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskara/gaztelera/ingelesa). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Bero Transmisioa».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2021eko uztailaren 16a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala