Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2021eko abuztuaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4395

586/2021 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Pilar Bernardo Galán andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentearen irailaren 14ko 501/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Debabarreneko ESIko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Buru lanpostua betetzeko, lehiaketa-sistemaren bidez (2021eko otsailaren 25eko EHAA 41. zk. eta 2021eko martxoaren 3ko BOE 53. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Pilar Bernardo Galán andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Pilar Bernardo Galán andrea Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2021eko uztailaren 15a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatu den epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Mendaro, 2021eko uztailaren 15a.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,

MARBELLA GARCÍA URBANEJA.


Azterketa dokumentala