Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2021eko abuztuaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4386

311/2021 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Leioako Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostua hautatzeko deialdia.

AURREKARIAK

Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen apirilaren 27ko 238/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Leioako Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko (2021eko maiatzaren 19ko EHAA, 97. zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA, 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Uribeko ESIko Leioako Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostua betetzeko deialdia, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Urduliz, 2021eko uztailaren 12a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,

JESUS MANUEL SUAREZ ROMAY.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana