Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2021eko abuztuaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4306

IRAGARKIA, 2021eko uztailaren 26koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, izan litekeen lehiaren ondorioetarako, instalazio honetarako administrazio-baimena: gas hidrogeno kanalizatuaren banaketa, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia).

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean (1998-10-08ko BOE) eta horren aldaketetan, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-31ko BOE), gas erregaiak kanalizazio bidez banatu eta garraiatzeko instalazioei buruzko administrazio-baimenen prozeduren ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan (2020-06-15eko EHAA) eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean (2015-10-02ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, eskabide hau jendaurrean jartzen da, izan litekeen lehiaren ondorioetarako:

– Espedientea: 48-CG-Y-2021-00004 GHC/JMG.

– Eskatzailea: Nortegas Energía Distribución, SAU; helbidea: Euskadi plaza 5, 23. solairua, 48009 Bilbao (Bizkaia).

– Eskaeraren xedea: gas hidrogeno kanalizatua banatzeko sarea instalatzeko aldez aurreko administrazio-baimena lortzea, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia).

– Instalazioaren ezaugarriak: 2021eko uztailean Jorge Díaz Alonso industria-ingeniari jaunak sinatutako aurreproiektuan jasotakoak. Aurreproiektu hori espedientean dago.

Hori guztia argitara ematen da lehiatzeko eskabideak aurkezteko aukera egon dadin, gehienez 20 eguneko epean, Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 48010 Bilbao), dagokion udalean edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Lehia-prozeduran aurkezteko eskaerarekin batera, proiektua, aurreproiektua edo laburpen-memoria aurkeztu beharko da, eta, gutxienez, alderdi hauek jaso beharko ditu:

– Instalazioaren xedea. Banatu beharreko eremuaren deskribapena eta etorkizuneko hedapenak. Instalazioen, sarearen eta, hala badagokio, deposituaren kokapena.

– Ezaugarri tekniko nagusiak.

– Banaketa-sarearen planoak.

– Kalkulatutako aurrekontua eta proposatutako instalazioaren ordainketa-baldintzak.

– Erakundeen baimenak lortzeko eta instalazioak eraikitzeko denboraren plangintza (GANTT), banaketa-sarea martxan jarri arte.

– Proiektua egiteko gaitasun legala, teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa egiaztatzen duen dokumentazioa.

Bilbao, 2021eko uztailaren 26a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria ez dagoenez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren e) apartatuaren arabera.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.


Azterketa dokumentala