Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2021eko abuztuaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4290

AGINDUA, 2021eko uztailaren 7koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira berariazko lehiaketarako merezimenduak balorazio-batzordeko kideak, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunengatik edota hizkuntzagatik bereziturik dauden lanpostuak betetzeko. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez egin zen lehiaketa horren deialdia.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez (2021eko ekainaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), berariazko lehiaketaren deialdia egin zen Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunengatik edota hizkuntzagatik bereziturik dauden lanpostuak betetzeko.

Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarbiderako, Lanpostu Hornikuntzarako eta Lanbide Sustapenerako Erregelamendua onartu zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 50. artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da eskatzaileen merezimenduak ebaluatuko dituen balorazio- batzordeko kideak izendatzea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Pertsona hauek izendatzea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez iragarritako berariazko lehiaketako merezimenduak balorazio-batzordeko kide:

Batzordeburua:

Titularra: Jon Arturo Uriarte Unzalu.

Ordezkoa: María Ángeles De Paz Alonso.

1. bokala:

Titularra: Iñigo Cortazar Ibañez.

Ordezkoa: Lurdes Arruabarrena Goikoetxea.

2. bokala:

Titularra: Raquel Ochoa Quintanilla.

Ordezkoa: Raquel Salas Escudero.

3. bokala:

Titularra: Mikel Montoya Arroniz.

Ordezkoa: Jorge Sancho Castaño.

4. bokala:

Titularra: Javier Zamora San Pedro.

Ordezkoa: Ivan Unai Rivas Teira.

Idazkaria:

Titularra: Silvia García Vicario.

Ordezkoa: Susana Barrio Martín.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 7a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala