Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2021eko abuztuaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4289

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2020ko apirilaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2021-04-26ko BOE eta 2021-05-27ko EHAA).

2021eko uztailaren 14ko Ebazpenaren bidez (2021-04-26ko BOE eta 2021-05-27ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Gabriel Ibarra Berastegui jauna (NAN: ***9526**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Jariakinen Mekanika»; Kodea: CUC8/1 – D00310-3, Saila: «Ingeniaritza Energetikoa»; Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola; Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Sistema Hidraulikoen Ustiapena eta Mantentze Lana» eta «Itsas Energia eta offshore Eolikoaren Ebaluazioa».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2021eko uztailaren 21a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2017-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala