Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2021eko uztailaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4243

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez honako ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: «Ebazpena, 2021eko ekainaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, argitara ematen da enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2021eko dirulaguntzen deialdia».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2021eko dirulaguntzen deialdia argitaratzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko ekainaren 16ko Ebazpenean (2021eko ekainaren 30eko EHAA, 128. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

5.artikuluaren 1. apartatuan, 2021/3732 (35/10) orrialdean, honela dio:

«1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitateak, kuadrillak, udalerrien elkarteak edo udalerriak, baina horretarako eskaera egin behar da. Udalerrien kasuan onuradun izango dira hiru lurralde historikoetako hiriburuak eta 2.2 artikuluko b) letran aurreikusitakoak.»

hau jarri behar du:

«1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitateak, kuadrillak, udalerrien elkarteak edo udalerriak, bai eta haien mendeko nortasun juridikoa duten toki-garapeneko agentziak ere, baina horretarako eskaera egin behar da. Udalerrien kasuan onuradun izango dira hiru lurralde historikoetako hiriburuak eta 2.2 artikuluko b) letran aurreikusitakoak.»

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala