Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2021eko uztailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4156

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita kudeatzaile baimendu batek Ingarve SLren instalazioetan biltegiratutako hondakinak kudeatzeko eta tratatzeko neurriak hartzeko jarduketa-proposamen bat bidaltzeko errekerimendua. Proposamen hori Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak eman zuen 2021eko maiatzaren 13an, SI-356-20 espedientean, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori telematikoki eta pertsonalki jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, pertsona juridiko interesdunak horren berri izan dezan (eranskinean dago jasota), eta jakinarazpentzat hartuko da, honako zehaztapen hauekin:

15 egun balioduneko epea du, Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Ingarve S.L.ren instalazioetan biltegiratutako hondakinak kudeatzeko eta tratatzeko neurriak hartzeko jarduketa-proposamena aurkezteko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honen aurrean, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren webgunean gaitutako entrega-prozedura telematikoa betez:

https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-a2ingkut/eu/

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 1a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala