Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2021eko uztailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4145

AGINDUA, 2021eko ekainaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASAD) adostutako funtsen eta azpifunts hauen kontserbazio-egutegiak: Gizarte Gaiak, Hezkuntza, Emakunde, Elankidetza, Osasuna eta Hirigintza.

Administrazio honek sortzen dituen dokumentu-segidak aztertzeaz arduratu behar duen aholkularitza-organoa zein den ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuak, II. kapituluko bigarren atalean. Dekretu horren 16. artikuluan, hain zuzen ere, ezartzen da ezen Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASAD) onartutako akordioetako batzuk, batzordearen arabera aplikazio eta betetze orokorra izan behar dutenak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren titularrak onartu behar dituela (gaur egun, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren titularrak) eta ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.

Hori kontuan hartuta, eta 174/2003 Dekretuan jasotakoa gauzatzeko asmoz, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen diren kontserbazio-egutegiak onartzea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

AZKEN XEDAPENA.– Eraginkortasuna.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 8a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala