Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2021eko uztailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4143

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu batzuk izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

Aurreikusita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonaleko lanpostu batzuk betetzeko beharra izango dela eta behar hori 2019ko ekainaren 25eko lekualdatze lehiaketaren deialdia bukatzen denean sortuko dela, Gerentzia honek deialdia egitea ebatzi du, UPV/EHUko errektorearen 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpenari jarraituta, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean xedatutakoaren arabera, ebazpen honetako eranskinean zerrendatzen diren lanpostuak izendapen askeko prozeduraren bidez betetzeko.

OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen honetako eranskinean deitutako lanpostuak betetzeko ezarritako baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eska ditzakete lanpostuok. Lanpostu bat baino gehiago eska daiteke, eskabidean lehentasunen hurrenkera adierazita.

Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideak gerenteari zuzendu behar zaizkio, eta UPV/EHUko erregistro orokorretan aurkeztu behar dira. Erregistro horiek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2018ko maiatzaren 21eko Ebazpenean daude zerrendatuta, baita Interneteko helbide honetan ere: www.ehu.es/oficinas_registro.html Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz ere aurkez daitezke.

Hirugarrena.– Eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte izangaiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Deialdiko lanpostuak betetzeko baldintzak:

1.– UPV/EHUko karrerako funtzionarioa izatea, eskatutako lanpostu taldekoa eta eskalakoa, bi talde eta eskalatara irekitako kasuetan izan ezik; kasu horietan, deialdiko lanpostuko bi talde eta eskaletako funtzionarioek parte har dezakete, zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan badaude. Era berean, prozedura honen bidez jarduneko zerbitzura itzulita, beste administrazio publiko batzuetan zerbitzuan dauden UPV/EHUko karrerako funtzionarioek ere esku har dezakete, baita nahitaezko edo borondatezko eszedentzian daudenek ere, baldin eta azken kasu horretan eszedentzian egoteko gutxieneko epea bete badute.

2.– Derrigorrezkotasun data bete bada, dagokion hizkuntza eskakizuna egiaztatuta izatea, euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko Dekretuan (azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua) adierazitako bideetako edozeinen bidez, edo apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan ezarritakoaren bidez (euskara ikasketetatik salbuetsita dauden eta hizkuntza tituluak eta egiaztagiriak euskaraz egiaztatzeari buruzkoa).

3.– Berariazko eskakizuna duten lanpostuetan, baldintza hori betetzen dela egiaztatzea.

Laugarrena.– 1.– Izangaiek eskabidean adieraziko dute UPV/EHUko karrerako funtzionarioak direla, eta eskabidearekin batera curriculum vitae bat aurkeztu beharko dute, bertan ondoko hauek adierazita:

a) Titulu akademikoak.

b) Betetako lanpostuak administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.

2.– Eskatutako betekizunak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek eskabidearekin batera. Era berean, izangaiek egoki iritzitako argitalpenak, txostenak edo bestelako dokumentuak ere erants ditzakete.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du eta bere aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke gerenteari hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa kasuan kasuko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Leioa, 2021eko uztailaren 7a.

UPV/EHUko gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

ERANSKINA
DEIALDIKO LANPOSTUEN ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Campusa:

1.– Araba.

2.– Gipuzkoa.

3.– Bizkaia.


Azterketa dokumentala