Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2021eko uztailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4090

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 5ekoa, Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baitira 2021eko deialdiko Nazioartekotzeko Bekak, 1. fasean.

2021eko Beint Nazioartekotzeko Bekak laguntza-programaren oinarri arautzaileek Beint Nazioartekotzeko Beken programa arautzen dute.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia Nazioartekotze zuzendariaren 2021eko martxoaren 11ren Ebazpenaren bidez –SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko martxoaren 11ko Erabakia argitaratzekoa–, 2021eko Beint Nazioartekotzeko Bekak laguntza-programaren oinarri arautzaileak onetsi eta argitaratu ziren (2021eko martxoaren 25eko EHAA, 60. zk.).

2021eko ekitaldiko deialdian eskaerak aurkezteko ezarritako epea amaitu ondoren, aurkeztutako eskaerak balioesteko osaturiko hautapen-batzordeak gauzatu du programa arautzen duten oinarrietan bekadunak hautatzeko ezartzen den prozedura.

Hautapen-prozesua amaitu ondoren, hautapen-batzorde horrek egindako proposamena aintzat hartuta, eta Beint Nazioartekotzeko Beken oinarrien 11. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen 1. eranskinean adierazten diren hautagaiak 1. faseko bekadun izendatzea, prestakuntza teoriko espezializatua egiteko.

Bigarrena.– Ebazpen honen 2. eranskinean adierazten diren hautagaiak 1. faseko ordezko izendatzea, zeinak erreserban geratuko baitira irailak 16a baino lehen egon daitezkeen uko-egiteak ordezkatzeko.

Hirugarrena.– Onuradunek 2021eko Beint Nazioartekotzeko Bekak laguntza-programaren oinarri arautzaileek ezarritakoa bete beharko dute.

Laugarrena.– Administrazio bidea amaitzen ez duen beka emateko ebazpenaren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiari, hilabete bateko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko uztailaren 5a.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotze zuzendaria,

AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala