Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2021eko uztailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4089

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 18koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2021. urtean artxibo-sistema jartzeko eta/edo sendotzeko toki-erakundeei emandako dirulaguntzen zerrenda.

2021eko apirilaren 26ko EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko apirilaren 14ko Agindua, 2021. urtean toki-erakundeei beren artxibo-sistema jartzeko edota sendotzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 11. artikuluak dioenez, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, Kulturako sailburuordeari dagokio prozedura ebaztea, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik. Hortaz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea atxikitako eranskinetan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko apirilaren 14ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak (I. eranskina) eta, halaber, ezetsitako eskaeren zerrenda (II. eranskina).

Bigarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, jendeak horren berri izan dezan.

Interesdunek, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 18a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala