Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2021eko uztailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4086

AGINDUA, 2021eko ekainaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2020-2021 ikasturterako itundu beharreko unitateen zehaztapena ebazten duen Agindua, irakaskuntza hauetarako: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduak dei egiten du 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 16ko Aginduaren bidez ebazten da zer unitate itundu behar diren 2020-2021 ikasturtean, honako irakaskuntza hauetan: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren txostenaren bidez, akats bat jakinarazi da Arrasateko (Gipuzkoa) ikastetxe honetan: CPIFP Mondragon Goi Esk. Politek., J.M.A., S. Coop LHI.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Arrasateko (Gipuzkoa) CPIFP Mondragon Goi Esk. Politek., J.M.A., S. Coop LHI ikastetxearen ituna aldatzea 2020-2021 ikasturterako, erantsitako eranskinarekin bat etorriz.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala