Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2021eko uztailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4085

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 14koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, jakitera ematen duena 2021eko aurrekontu orokorretan IVAPentzat izendatutako dirua, helburu honetarako: udal-administrazioei, derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan egonik hizkuntza-eskakizun hori eskuratu arte euskara-ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko dirulaguntzak ematea. Era berean, ebazpen honen bidez ordezkapenetarako dirulaguntzak bideratzeko ezarrita dauden moduluen kantitateak eguneratzen dira.

Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan arautu zen, alde batetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua eta, bestetik, ezarri ziren euskara-ikastaroetara joaten diren udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak. Aipatutako dirulaguntzak jasota daude Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko dirulaguntzen indarreko plan estrategikoan.

Aipatutako aginduaren bigarren kapituluan euskara-ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko dirulaguntzak arautzen dira, eta 7.2 artikuluak ezartzen du aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasieran dirulaguntzak emateko izendatutako diru-kopurua IVAPen zuzendariaren ebazpen baten bidez jakinaraziko dela, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu.

Halaber, ordezkapenetarako dirulaguntza-modulu horien eguneratzea 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko urtean kontsumoko prezioen indizeak izandako gehitze bera gehituko zaie indarrean dauden moduluei.

Ikusi da aurreko urteko kontsumoko prezioen indizeak % 0,3 egin duela behera,

Hori guztia kontuan izanik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakitera ematea 2021eko aurrekontu orokorretan IVAPentzat izendatutako dirua, helburu honetarako: udal-administrazioei derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan egonik eta partzialki edo guztiz liberatuta egonik hizkuntza-eskakizun hori eskuratu arte, euskara-ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko kostua finantzatzeko dirulaguntzak ematea. Honakoak dira izendatutako diru kopuruak:

47140 Programa, «Euskalduntze eta Hizkuntza-normalkuntza»; kontzeptuak 422.01-1 «Udal-langileen ordezkapenak egiteko dirulaguntzak», 20.000 euro, eta 422.11-1 «Mankomunitateen langileen ordezkapenak egiteko dirulaguntzak», 5.000 euro. Guztira: 25.000 euro.

Bigarrena.– Euskara-ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko, honako dirulaguntza-modulu hauek ezartzea hilabeteko:

– Asteko 25 ikastorduko ikastaroa edo barnetegiko ikastaroa: gehienez ere 2.143,45 euro hilabeteko.

– Asteko 15 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 801,42 euro hilabeteko.

– Asteko 10 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 530,51 euro hilabeteko.

– Asteko 8 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 427,18 euro hilabeteko.

2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 13.2 artikuluak ezarritakoari jarraikiz, bestelako ordutegi-moduluetan bakoitzari dagokion kalkulu proportzionala egingo da, modulu horiek aginduaren bosgarren artikuluak xedatutakoaren arabera IVAPek egiten dituen deialdietan onartu badira.

Mila biztanletik beherako lurralde esparruetako administrazioetako idazkari eta kontu-hartzailearen lanpostuko titularra ordezkatzeko dirulaguntza-modulua hileko 3.214,55 euroraino gehituko da, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betetzeko.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio hilabeteko epean Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 14a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala