Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2021eko uztailaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4057

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «Egibide» Lanbide Heziketako ikastetxe integratu pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Lanbide Heziketako ziklo bat gehitzeko «Egibide» lanbide heziketako ikastetxe integratu pribatuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozeduraren arabera egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten organismoek egin dute txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE) –araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa eta otsailaren 12ko 131/2020 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE)–; abuztuaren 28ko 774/2015 Errege Dekretua (abuztuaren 29ko BOE) –Lanbide Heziketako irakaskuntzako tituluen katalogoan oinarrizko lanbide-heziketako 6 titulu ezartzeko dena–; urtarrilaren 22ko 11/2019 Dekretua (otsailaren 14ko EHAA) –horren bidez ezartzen dira oinarrizko lanbide-hezitekao 7 tituluren curriculuma Euskal Autonomia Erkidegoan, eta III. eranskinean Instalazio elektroteknikoak eta mekanikako oinarrizko lanbide-heziketako titulua garatzen da–, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ikastetxe honi baimena ematen zaio lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-ziklo bat gehitzeko, 2021-2022ko ikasturtetik aurrera.

Kode-zenbakia: 01001531.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratua.

Izen espezifikoa: «Egibide».

Titularra: Fundación Diocesanas – Jesus Obrero Fundazioa.

Helbidea: Frantzia 32 eta Nieves Cano 10.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimena: oinarrizko lanbide-heziketako ziklo bat gehitzeko, «Instalazio elektroteknikoak eta mekanika».

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

○ Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.

○ Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

○ Zuzendaritzari laguntza ematea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

○ Merkataritza-zerbitzuak, oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Garraioa eta logistika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila.

○ Eraikuntza proiektuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

○ Elektrizitatea eta elektronika lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Instalazio elektroteknikoak eta mekanika lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ Mantentze-lan elektronikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Telekomunikazio eta informatika-sistemak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

○ Elementu metalikoen fabrikazioa, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Mekanizazioa erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 6 ziklo.

○ Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Fabrikazio mekanikoko-diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.

○ Okintzako eta pastelgintzako jarduerak, oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Sukaldaritza eta gastronomia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Jatetxe arloko zerbitzuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Sukaldaritza-zuzendaritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala.

○ Estetika eta edergintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Ile-apainketa eta kosmetika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Estetika integrala eta ongizatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elikagaien industriak.

○ Okintza, gozogintza eta konfiteria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

○ Informatika eta komunikazioak, oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 2.

○ Plataforma anitzeko aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.

○ Mantentze-lan elektromekanikoa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ Arrisku profesionalaren prebentzioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Kimika.

○ Laborategi-operazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Ingurumen-kimika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Osasungintza.

○ Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ Laborategi kliniko eta biomedikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena.

○ Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak.

○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Animazio soziokulturala eta turistikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Gizarteratzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

○ Ibilgailu automobilen elektromekanika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Automozioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeek ezartzen dituzten higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzeagatiko erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera- eta ixte-baimenak, baita emandako baimen-aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 31.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala