Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2021eko uztailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
3852

JAKINARAZPENAK, konpentsazio batzuen ebazpenei buruzkoak.

Eranskinean adierazitako administrazio-egintzen jakinarazpenak ezin izan zaizkie interesdunei egin Administrazioari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Horren ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendako interesdunei edo legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuta–, jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan, 08:15etik 14:30era.

Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan adierazitako espedienteei dagokien administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatu epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazi egiten da, halaber, ordezkaritza emanez gero, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 21a.

Finantza Politikako zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala