Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2021eko uztailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3847

32/2021 DEKRETUA, ekainaren 29koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kideak aldatzeko dena.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da sindikatuen erakunde eta konfederazioek eta enpresen konfederazioek kontseiluan dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak hautatu ondoren; bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urtekoa izango da, eta ez da eragozpenik izango kide horiek berriro hautatu eta izendatzeko.

Agintaldia bi urtekoa izan arren, otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak sindikatuen erakunde eta konfederazioei eta enpresen konfederazioei aukera ematen die kide titularrak edo ordezko kideak aukeratu dituzten pertsonak aldatzeko.

Aipatutako lege-gaikuntzarekin bat etorriz, Euskadiko Langileen Batzordeen Konfederazio Sindikalak / CC.OOk lehendakariaren martxoaren 29ko 11/2019 Dekretuaren bidez izendatutako pertsona bat aldatu du, eta aukeraketa berria egitea erabaki du.

Horren ondorioz, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Francisco Juan Osuna Matamoros jauna Lan Harremanen Kontseiluko kide titularra izendatzea, Euskadiko Langileen Batzordeen Konfederazio Sindikalak/CC.OOk aukeratu ondoren, Garbiñe Espejo Jairo andrearen ordez.

2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko ekainaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala