Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2021eko uztailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3841

1082/2021 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez José María Vitores López jauna Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Zerbitzuko Atal Gastroesofagiko eta Bariatrikoko Atalburu kargutik kendu den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.

165/2019 Ebazpenaren bidez, José María Vitores López jauna izendatu zen Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Zerbitzuko Atal Gastroesofagiko eta Bariatrikoko atalburu, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (2019ko irailaren 23ko EHAA 180 zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza-Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– José María Vitores López jauna Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Zerbitzuko Atal Gastroesofagiko eta Bariatrikoko Atalburu kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko ekainaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta honen berri ematea interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 14a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala