Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2021eko uztailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3815

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2021eko apirilaren 22koa, txanda-kontraturako laguntzen 2021eko ekitaldirako deialdia argitaratzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko apirilaren 22ko Ebazpenean (2021eko maiatzaren 12ko EHAA, 92. zk.). Ebazpen horren bidez, argitara eman zen txanda-kontraturako laguntzen 2021eko ekitaldirako deialdia). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 2021/2680 (11/4) orrialdean, 3. artikuluaren 1.a) apartatuan: «Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea», lehengo paragrafoa aldatu da.

Hau jartzen duen lekuan:

«Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, dirulaguntzen eskaera egiten duten enpresek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin aurretik, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz».

Hau esan behar du:

«Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, dirulaguntzen eskaera egiten duten enpresek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin aurretik, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz».

– 2021/2680 (11/6) orrialdean, 7. artikuluaren 3.g) apartatuan,

Honako hau jartzen duen lekuan:

«g) Halakorik badago, 4.2 artikuluan aipatutako enpresa-akordioaren kopia».

Hau esan behar du:

«g) Halakorik badago, 4.4 artikuluan aipatutako enpresa-akordioaren kopia».

– Erdarazko bertsioan 2021/2680 (10/12) orrialdean, 12. artikuluaren lehenengo parrafoan,

Honako hau jartzen duen lekuan:

«1.– Las ayudas contempladas en esta convocatoria quedarán sujetas a la regla de "minimis" establecida en el Reglamento (Unión Europea) n.º 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea. A consecuencia de esta calificación, el importe total de las ayudas de "minimis" concedidas a una única empresa no excederá de 200.000 euros durante cualquier período de tres ejercicios fiscales».

Hau esan behar du:

«1.– Las ayudas contempladas en esta convocatoria quedarán sujetas a la regla de "minimis" establecida en el Reglamento (Unión Europea) n.º 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea. A consecuencia de esta calificación, el importe total de las ayudas de "minimis" concedidas a una única empresa no excederá de 200.000 euros durante un período de tres ejercicios fiscales».

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 17a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala