Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2021eko ekainaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

KOOPERA SERVICIOS AMBIENTALES, S. COOP., KOOPERA AMBIENTE, S. COOP. ETA EKORROPA, S. COOP.
3690

IRAGARKIA, kooperatiba hauen xurgapen bidezko bat-egiteari buruzkoa: Koopera Servicios Ambientales, S. Coop. (kooperatiba xurgatzailea), Koopera Ambiente, S. Coop., eta Ekorropa, S. Coop. (kooperatiba xurgatuak).

Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legearen (aurrerantzean, «EKL») 83.6 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da ezen, 2021eko ekainaren 24an, Koopera Servicios Ambientales, S. Coop., Koopera Ambiente, S. Coop., eta Ekorropa, S.Coop. kooperatiben Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorrek, legez eta estatutuz agindutako gehiengo bidez, onartu egin dutela hiru kooperatiben bat-egitea; zehazki, Koopera Servicios Ambientales, S. Coop.– ek gainerako kooperatibak xurgatuko ditu, eta onartu egingo dira 2020ko abenduaren 31n itxitako bat-egitearen balantzeak, aipatutako kooperatibetako kontu-ikuskatzaileek egiaztatutakoak. Era berean, 2021eko maiatzaren 21ean Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordetako Bat-egitearen Proiektua beteko da, xurgatutako kooperatibak likidaziorik gabe desegingo dira, eta beren ondare osoa osorik eta titulu unibertsalez eskualdatuko zaio kooperatiba xurgatzaileari.

EKLren 78. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, jasota geratzen da kooperatiba xurgatzailearen Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorrak ere onartu zuela, legez eta estatutuz agindutako gehiengo bidez, kooperatibaren xede soziala aldatzea. Ondorioz, honela geratzen da idatzita sozietatearen estatutuetako 2. artikuluaren 2. apartatua:

«Kooperatibaren xede soziala honako jarduera hauek egitea da:

Bigarren eskuko arropa eta/edo beste edozein motatako ehungintza-hondakinak, tresna elektriko eta elektronikoak, liburuak, jostailuak, papera, altzari handiak eta bazarreko gauzak, ontziak, pilak, substantzia arriskutsuak edo substantzia organikoak bildu, sailkatu, biltegiratu eta birziklatzeko zerbitzuak ematea, bai eta garbiguneak eta puntu garbiak osorik kudeatzea ere.

Ehungintza, berreskuratuko zuntza erabiliz.

Handizkako eta txikizkako merkataritza, honako produktu hauei dagokienez: ehungintzako gaiak, tresna elektriko eta elektronikoak, produktu ekologikoak, berreskuratutakoak, birziklatuak eta/edo biologikoak, eta bidezko merkataritza solidarioko produktuak.

Era guztietako eraikinak eta higiezinak eraikitzea, konpontzea, eraberritzea eta mantentzea, eta edozein motatako obra publiko edo pribatuak egitea.

Mugikortasun eta garraio jasangarriko zerbitzuak, hala nola, bizikleta publikoak mailegatzeko azpiegiturak kudeatzea eta bizikleta pribatuen aparkalekuak mantentzea, paketeak eta tokiko saltokietako produktuak banatzeko ziklomezularitza-zerbitzuak, bizikleta eta patinete normal zein elektrikoak fabrikatzeko, saltzeko eta konpontzeko zentroak kudeatzea, bai eta horiekin zuzenean edo zeharka lotutako beste edozein jarduera ere.

Bazkide guztiek xede horretara bideratuko dute beren lan pertsonala. Xede horretako jarduera batzuk zeharka egin ahal izango dira, xede bera edo antzekoa duten sozietateetako akzioen edo partaidetzen titulartasunaren bidez».

EKLn ezarritakoarekin bat etorriz, bat-egitean parte hartzen duten kooperatibetako bazkide guztiek, baldin eta bat-egitearen aurka bozkatu badute, eskubidea izango dute kooperatiba horretatik banantzeko. Eskubide bera izango dute, Batzarrera joan ez arren, ados ez daudela idatziz adierazten dutenek. Idazki hori administratzaileei bidali beharko zaie, bat-egitearen erabakiaren azken iragarkiaren datatik berrogei eguneko epean, hala baitago zehaztuta EKLn.

Jasota geratzen da, halaber, bat-egitean parte hartu duten kooperatibetako hartzekodunek aurka egiteko eskubidea dutela, eta eskubide hori, hala badagokio, EKLren 85. artikuluan aurreikusitakoaren arabera gauzatuko da, bat-egitearen erabakiaren azken iragarkiaren datatik hilabeteko epean.

Mungia eta Bilbao, 2021eko ekainaren 24a.

Koopera Servicios Ambientales, S. Coop.-ren Artezkaritza Kontseiluko presidentea,

OSCAR LOPEZ MERINO.

Koopera Ambiente, S. Coop.-ren Artezkaritza Kontseiluko presidentea,

GRACIELA SUSANA MOYANO.

Ekorropa, S. Coop.-ren Artezkaritza Kontseiluko presidentea,

IDOIA FERNÁNDEZ OUTUMURO.


Azterketa dokumentala