Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2021eko ekainaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO GARRAIOLARI KOOPERATIBEN FEDERAZIOA LIKIDAZIOAN
3689

IRAGARKIA, Euskadiko Garraiolari Kooperatiben Federazioa likidazioaldian, likidatzeari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko 11/2019 Legearen eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroari buruzko 29/2005 Dekretuaren 62.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, hau jakinarazten da:

Jasota geratzen da ezen «Euskadiko Garraiolari Kooperatiben Federazioa likidazioaldian» elkartearen joan den 2021eko maiatzaren 18an ezohiko batzar nagusian, elkartearen kitapena egitea erabaki zutela. Halaber, kitapenaren azken balantzea eta elkartearen ondasunak banatzeko proiektua onartu zituzten.

Erabaki horiei buruzko agiriak elkartearen helbidean daude interesdunen eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 19a.

KITATZAILEEN PRESIDENTEA.


Azterketa dokumentala