Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2021eko ekainaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3682

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 10ekoa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita Mantenedores de instalaciones de calor y frío de Euskadi (AMICYF-Euskadi) elkarteak duen baimena, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa.

AURREKARIAK

Bat.– ?Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuarekin bat datozen zenbait ebazpenek onartu dute AMICYF-Euskadi baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakundea dela honako espezialitate hauetan:

– Eraikinetako instalazio termikoak.

– Gas-instalazioak (A, B eta C kategoriak).

– Petrolio-produktu likidoak (I, II eta III. kategoria).

– Hozgarri fluordunen bidezko edozein kargatako hozte-sistemak dituzten ekipamenduen manipulazioa.

– Gas fluordunen bidezko 3 kg baino gutxiagoko kargako hozte-sistemak dituzten ekipamenduen manipulazioa.

– Galdaren industria-operadorea.

Bi.– AMICYF-Euskadiren ordezkaritzak, 2021eko maiatzaren 25ean, eskaera bat aurkeztu zuen, aipatutako espezialitate horietan profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde izaera berritzeko. Era berean, baimena berritzea eskatu du espezialitateak metodologia erdipresentzialarekin eskaini ahal izateko web-plataformaren bitartez.

Hiru.– Eskabide horrekin batera, zenbait dokumentu aurkeztu zituen, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak (industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko denak) V. kapituluan aurreikusten dituen baldintzak eta betekizunak oraindik ere betetzen dituela justifikatzeko.

Lau.– Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzako Administrazio Industrialeko eta Energetikoko teknikariak, 2021eko ekainaren 3an, berritze-baimenaren aldeko txostena eman dio AMICYF-Euskadiri aitortutako erakunde gisa jarduteko.

Espedientearen ebazpenean, honako hauek hartu behar dira kontuan eta berariaz aipatu:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak ezarritakoaren arabera.

Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak xedatutakoari jarraikiz, gaur egun halako aitorpena duten erakundeek 5 urtean behin berritu beharko dute baimena, hura emateko baldintzak eta betekizunak betetzen jarraitzen dutela egiaztatu ondoren.

Hiru.– Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzako Administrazio Industrialeko eta Energetikoko teknikariak egindako txostenaren arabera, eta aurkeztutako dokumentazioa kontuan hartuta, egiaztatuta geratu da AMICYF-Euskadi sozietateak oraindik ere betetzen dituela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako baldintzak.

Ikusita aipatutako lege-aginduak eta aplikatu behar diren eta bat datozen beste arau orokor batzuk, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Mantenedores de instalaciones de calor y frio de Euskadi (AMICYF-Euskadi) elkarteari berritzea baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa duen baimena, jarraian aipatzen diren espezialitateetan, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren arabera.

– Instalazio termikoak eraikinetan.

– Gas-instalazioak (A, B eta C kategoriak).

– Petrolio-produktu likidoak (I, II eta III. kategoria).

– Hozgarri fluordunen bidezko edozein kargatako hozte-sistemak dituzten ekipamenduen manipulazioa.

– Gas-fluordunen bidezko 3 kg baino gutxiagoko kargako hozte-sistemak dituzten ekipamenduen manipulazioa.

– Galdaren industria-operadorea.

2.– Aitorpen hori daukan erakunde orok bete egin beharko ditu aplikatu behar diren legezko eta arauzko xedapenetan ezarritako betebeharrak, eta, zehazki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

3.– Aitorpena duten erakundeek urratzen badituzte aipatu dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoaren araberako betebeharrak eta konpromisoak, aitorpen hori galduko dute.

4.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

5.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2021eko ekainaren 10a.

Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala