Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2021eko ekainaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3681

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 4koa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena; horren bidez, berritu egin da I.P. Control SL sozietateak daukan baimena, makina finko eta mugikorren meatze-gidariaren baimena lortzeko azterketa-zentroa izateko.

AURREKARIAK

Bat.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko ekainaren 13ko ebazpenaren bidez, I.P. Control SL sozietatea meatze-gidariaren baimena eskuratzeko azterketa-zentro izendatu zen.

Bi.– 2021eko maiatzaren 20an, I.P. Control SL sozietatearen ordezkaritzak baimen hori berritzeko eskabidea aurkeztu zuen.

Hiru.– Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak (industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko denak) V. kapituluan aurreikusten dituen baldintzak eta betekizunak oraindik ere betetzen zituela justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu zen.

Lau.– 2021eko maiatzaren 28an, Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza honetako meatze-teknikariak aldeko txostena eman zion I.P. Control SL sozietateak egindako eskabideari, makina finko eta mugikorren meatze-gidariaren baimena lortzeko azterketa-zentroaren baimena berritze aldera.

Espedientearen ebazpenean, honako hauek hartu behar dira kontuan eta berariaz aipatu:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) ezarritakoaren arabera.

Bi.– Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak (industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko denak) xedatutakoari jarraikiz, gaur egun halako aitorpena duten erakundeek 5 urtean behin berritu beharko dute baimena, hura emateko baldintzak eta betekizunak betetzen jarraitzen dutela egiaztatu ondoren.

Hiru.– Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza honetako meatze-teknikariak egindako txostenaren arabera, eta bertan aurkeztutako dokumentazioa kontuan hartuta, egiaztatuta geratu da I.P. Control SL sozietateak oraindik ere betetzen dituela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako baldintzak.

Ikusita aipatutako lege-aginduak eta aplikatu behar diren eta bat datozen beste arau orokor batzuk, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– I.P. Control SL sozietateari baimena berritzea, makina finko eta mugikorren meatze-gidariaren baimena lortzeko azterketa-zentroa izan dadin.

2.– Aitorpen hori daukan erakunde orok bete egin beharko ditu aplikatu behar diren legezko eta arauzko xedapenetan ezarritako betebeharrak, eta, zehazki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

3.– Aitorpena duten erakundeek aipatu Dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoaren araberako betebeharrak eta konpromisoak urratzen badituzte, aitorpen hori galdu ahalko dute.

4.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

5.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2021eko ekainaren 4a.

Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala