Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2021eko ekainaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
3676

IRAGARKIA, Zuzeneko Zergen Zerbitzuaren buru lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren 65 zenbakian, 2021eko ekainaren 14an, deialdia argitaratu zen Zuzeneko Zergen Zerbitzuaren buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko.

Interesa dutenek bigarren diputatu nagusiordeari eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendu behar dizkiote eskaerak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo urriaren 1eko 39/2015 Legeak, herri administrazioen araubide juridikoaren eta prozedura erkidearenak, 16.4 artikuluan xedatzen dituen bideetako edozeinetatik aurkeztuko dituzte. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 7a.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren burua,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala