Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2021eko ekainaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3672

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 25ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Miren Lorea Bilbao Arteche andrea UPV/EHUko gerente izendatzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96. artikuluan eta UPV/EHUren Estatutuen 50. artikuluan dioenaren arabera,

2014ko martxoaren 6ko ebazpena ikusita, UPV/EHUko Gerentziarena, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren lanpostuen zerrenda osoaren argitarapena xedatzen duena (2014ko martxoaren 18ko EHAA).

UPV/EHUren Estatutuen 190 artikuluan ezarritako izapideak bete ondoren.

Errektorego honek, UPV/EHUko Estatutuen 181 eta 50. artikuluek eman dizkioten ahalmenez baliatuz, honako hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Miren Lorea Bilbao Arteche andrea UPV/EHUko gerente izendatzea, behin-behineko langile gisa eta 2021eko urtarrilaren 25etik aurrerako eraginez.

Bigarrena.– Urteko soldata Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko sailburuorde kargurako ezarritakoaren parekoa izango da.

Hirugarrena.– Gerentearen kargua betez gero, interesatua ezin izango da aldi berean irakasle aritu, eta erabateko ihardunean egin beharko du lan.

Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Errektorego honi hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean aurka egin daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan. Horretarako hilabete biko epea izango da, Ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasita.

Leioa, 2021eko martxoaren 25a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala