Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2021eko ekainaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3669

678/2021 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Aránzazu Retes Saratxaga andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari lanpostutik kentzen den, erretiroagatik.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1024/2015 Ebazpenaren bidez (EHAAren 112. zenbakian argitaratutakoa, 2021eko ekainaren 17an), María Aranzazu Retes Saratxaga andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBATZI DU:

Lehenengoa.– María Aránzazu Retes Saratxaga andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostutik kentzea, erretiroagatik, 2021eko apirilaren 19ko lanaldia bukatu zenetik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuari.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala