Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2021eko ekainaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3665

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Laudioko (Araba), Zumalakarregi-Goikoplaza tartean, San Juan Errekaren ibilguaren egokitzapen hidraulikoa eta Ingurumen-hobekuntza egiteko Proiektua».

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2021eko ekainaren 21eko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen «Laudioko (Araba), Zumalakarregi-Goikoplaza tartean, San Juan Errekaren Ibilguaren egokitzapen hidraulikoa eta Ingurumen-hobekuntza egiteko Proiektua».

Proiektu honen helburua honako hau da: Zumalakarregi etorbidearen eta Nerbioi ibaiarekin bat egitearen artean, San Juan errekak aipatutako udalerrian eragindako uraldiek eragindako ondorioak minimizatzeko eta gaur egun ingurumenaren aldetik oso degradatuta dagoen errekaren tarte hori hobetzeko jarduketak egitea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jartzen da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obren proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean Obra hidraulikoaren sekzioan (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 21a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala