Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2021eko ekainaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3656

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako zehapenen ordainketa geroratzeko eta zatikatzeko eskabideen ebazpenak.

Jakinarazpen pertsonala egiten ahalegindu arren, ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez jakinarazten dira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako zehapenen ordainketa geroratzeko eta zatikatzeko eskabideen ebazpenak, Trafikoko zuzendariak egindakoak, hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren 73. artikuluaren arabera, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 112. artikuluari dagokionez.

Ondorioz, dei egiten zaie honekin batera doan zerrendan dauden interesdunei, edo, behar bezala akreditaturik, horien legezko ordezkariei, agerraldi bidezko jakinarazpena jasotzeko 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Honako hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, honekin batera doan zerrendan zehazten den espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da lege-ondorio guztietarako, agertzeko adierazitako epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da ordezkaritza, hala badagokio, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 8a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DIAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala