Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2021eko ekainaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3655

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 373/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 373/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Irene Jimenez Echevarria.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Jakinarazten dut epaitegi honetan 373/2019 hitzezko judizioa izapidetzen ari dela, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalean bideratutakoa, Volkswagen Bank GMBHk eskatuta, Cesar Augusto Torres Gonzalezen aurka, eta, 2020ko abuztuaren 31n, epaia eman dela. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Cesar Augusto Torres Gonzalez demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu gaur egun zer helbide duen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu dezakeela demandatu auzi-iheslariak.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Getxo, 2020ko irailaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala