Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2021eko ekainaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3652

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 14koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie kontsumitzaileen elkarteei, funtzionamenduko eta laguntza juridikoko gastuak ordain ditzaten 2021eko ekitaldian.

Kontsumobideko zuzendariaren 2020ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez, kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu zen, funtzionamenduko eta laguntza juridikoko gastuak ordain zitzaten 2021eko ekitaldian.

2020ko abenduaren 9ko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritako epean, bost erakundek aurkeztu zuten eskabidea, bertan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eratutako Epaimahai Kalifikatzaileak 2021eko maiatzaren 12an egindako proposamena kontuan hartu da.

Aipatutako legeak eta oro har eta bereziki aplikatzekoak diren bestelako xedapenak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Kontsumitzaileen antolakundeei 422.159,20 euroko dirulaguntzak ematea, funtzionamenduko eta laguntza juridikoko gastuetarako. Zenbateko hori honela banatuko da:

Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa – EKE

(Ikus .PDF)

Euskadiko Kontsumitzaileen Batasuna – EKB

(Ikus .PDF)

Euskal Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea – ACUV/EKA

(Ikus .PDF)

Bidasoako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea – ACUBI

(Ikus .PDF)

Jarduneko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea – FACUA Euskadi

(Ikus .PDF)

2.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio bideari eta, haren aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.

3.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 14a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.


Azterketa dokumentala