Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2021eko ekainaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3647

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 27koa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez onura publikokoa dela deklaratzen baita honako linea honetarako zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua: Ondarroako eta Berriatuako (Bizkaia) udal-mugarteetan, 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Ondarroa-Portua 3» izenekoa.

Erref.: Energia IFT/YMM.

Espedientea: 48-AT-Y-2020-00059.

AURREKARIAK

1.– 2020ko uztailaren 14an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U. enpresak (egoitza: San Adrian Etorbidea, 48 Bilbao) honako hau eskatu zuen: Ondarroan eta Berriatuan (Bizkaia), «Ondarroa-Puerto 3» izeneko 13,2 kV-ko linea elektrikoaren babes-eremua handitzeko proiektuaren onura publikoa deklaratzea. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoa aurkeztu zituen; proiektua Pedro Cotero Alonso, industria-ingeniariak sinatu zuen, 2020ko uztailaren 7ko konpetentzia-deklarazioaren arabera.

2.– Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U. enpresaren eskabide hori jendaurrean jartzeko, 2020ko irailaren 4ko BAOn, 2020ko irailaren 4ko EHAAn eta 2020ko irailaren 11ko Deia egunkarian.

3.– 2020ko urriaren 5ean, Ondarroa eta Berriatuako udalei, eskatu zitzaien txostena egiteko eta bertan adierazteko instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkezteko. Bi udalei, berriz egin zitzaien eskaera 2020ko azaroaren 10ean.

4.– Arauzko epeak igarota, udal batek ere ez du berariaz erantzun.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Espedienteak arauzko izapide hauek bete ditu: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.

Bi.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta urgentziaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

Hiru.– Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena, goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituena.

Lau.– Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzaren 2021eko maiatzaren 26ko txostena aztertu da.

Bost.– Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, halaxe baitago ezarrita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (EHAA, 2021-03-05).

EBAZTEN DU:

Berariaz deklaratzea onura publikokoak dela «Ondarroa-Puerto 3» izeneko 13,2 kV-ko linea elektrikoaren babes-eremua handitzeko xedez Ondarroa eta Berriatua (Bizkaia) udal-mugarteetan.

Deklarazio horrek berekin dakar, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

Bilbao, 2021eko maiatzaren 27a.

Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala