Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2021eko ekainaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3642

522/2021 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez M.ª Cruz Iraola Artola andrea kendu egiten den Traumatologia (3. A) Unitateko gainbegirale kargutik, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Otsailaren 1eko 98/2019 Ebazpenaren bidez M.ª Cruz Iraola Artola andrea Traumatologia (3. A) Unitateko Gainbegirale izendatu zen Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza gerentzia honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Cruz Iraola Artola andrea Traumatologia (3. A) Unitateko Gainbegirale kargutik kentzea, Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko urtarrilaren 10ean izan zituen ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Donostia, 2021eko maiatzaren 18a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala