Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, 2021eko ekainaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, dirulaguntzak emateko eta ukatzeko ebazpenak jakinarazten dituena (Ekintzaileentzako deialdia 2020).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak dirulaguntzak emateko eta ukatzeko zenbait ebazpen eman ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko otsailaren 25eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (2020-03-12ko EHAA) onartutako enpresa-proiektua ezartzeko laguntzen deialdiaren babesean.
Ezinezkoa izan da prozedurak jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.
Xede horretarako, jakinarazten da eskuragarri dagoela dirulaguntza ukatzeko ebazpenen testu osoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren dagokion bulegoan.
Eranskinean aipatutako interesduna/k jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 8a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.