Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2021eko ekainaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3583

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 14koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez 2021eko ekitaldian dirulaguntzak ematen baitzaizkie toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren 2020ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez argitaratu ziren toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei emateko dirulaguntza horien oinarriak eta deialdia 2021eko ekitaldirako, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten.

Bestalde, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari dagokio kontsumo-arloko eginkizunak betetzea, hala ezarrita baitago 18/2020 Dekretuan (irailaren 6ko, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena).

37 erakundek aurkeztu zuten eskabidea 2020ko abenduaren 9ko Ebazpenaren 5. artikuluan ezarritako epean, ebazpen horretan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eratutako epaimahai kalifikatzaileak proposamena egin du 2021eko ekainaren 3an.

Ikusi dira aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak; beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Dirulaguntzak ematea KIUB kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoen funtzionamenduko eta jarduerak egiteko gastuetarako; 877.418,78 euro guztira, honela banatuta:

(Ikus .PDF)

2.– Dirulaguntzak ematea KIUB kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoen zentro eta zerbitzuak instalatzeko, handitzeko, ekipamenduz hornitzeko edo tokiz aldatzeko gastuetarako: 5.970,62 euro guztira, honela banatuta:

(Ikus .PDF)

3.– Dirulaguntzak ematea KIUB kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoek egiten dituzten ikuskapen-jardueretarako; 75.179,44 euro guztira, honela banatuta:

(Ikus .PDF)

4.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 14a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana