Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2021eko ekainaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3581

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2021eko apirilaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Sopelanako udalerrian (Bizkaia) «Jauregizar» Musika Eskola Pribatua ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2021eko apirilaren 27ko Aginduaren testuan (2021eko ekainaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 107. zk.). Agindu horren bidez, Sopelako udalerrian (Bizkaia) «Jauregizar» Musika Eskola Pribatua ireki eta jardunean jartzeko baimena eman zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

1. artikuluan, 2021/3157 (2/1) orrialdean,

honela dio:

«Helbidea: Iberre 5»

«Udalerria: Sopelana»

«Lurralde historikoa: Bizkaia»

baina honela esan behar du:

«Helbidea: Lorealde 3»

«Udalerria: Sopela»

«Lurralde historikoa: Bizkaia»


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana