Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2021eko ekainaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
3568

IRAGARKIA, «Eryba Estudios de Mercado, SL» enpresak eratutako behin betiko bermea ezeztatzeari buruzkoa.

Ahalegina egin arren ezinezkoa izan da ondorengo izapidea jakinaraztea. Beraz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluak xedatutakoaren arabera Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den iragarki honen bidez egiten da jakinarazpena.

Bizkaiko Garraio Partzuergo honetan Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelona (La Caixa) entitateak 2011ko urtarrilaren 17an emandako bermea dago jasota (Bermeen Erregistro Ofizialeko inskripzio-zenbakia: 9340.03.119857-56) Eryba Estudios de Mercado SL enpresaren betebeharrei erantzuteko behin betiko bermearen kontzeptu gisa, «Bizkaiko garraio publikoaren premiei eta Bilboko Metropoliko Trenbidearen ordutegiak luzatzeko eta maiztasunak ugaritzeko eskaerari buruzko azterlanaren» kontratuaren adjudikazioa dela eta, 2.250 euroko zenbatekoarekin.

Eryba Estudios de Mercado SL enpresaren aurka abiarazitako 2017/8157 zenbakidun premiamendu-prozeduraren barruan Bizkaiko Foru Aldundiak 2019ko azaroaren 28an aipatu den abalaren exekuzio-eginbidea eman du (kopia eransten da).

Beraz, eta urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuaren bidez onartutako, Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen Arautegi Orokorraren 65.3 artikuluak eta urriaren 1eko 39/2015 Herri Administrazioen Prozedura Administratibo Erkidearen Legearen 82 artikuluak xedatukoaren arabera, erabaki bat hartu baino lehen, idatzi honen bidez Eryba Estudios de Mercado SL enpresari 15 lan-eguneko entzunaldi epe bat ematen zaizu, idatzia hartzen duzunetik zenbatuta, horrela nahi izanez gero, espedientea aztertu eta zure eskubideen defentsarako egoki deritzozuna adierazteko. Aldi berean, nahi dituzun agiri eta justifikazioak aurkeztu ahal izango dituzu.

Bilbao, 2021eko ekainaren 11.

Zuzendari nagusia,

GORKA UGALDE MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala