Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2021eko ekainaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3567

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-48A001-12-2021 zehapen-espedientearen instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena.

Ezinezkoa izan da aipatu den ebazpen-proposamena aurrez aurre jakinaraztea. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horren arabera, jakitera ematen da 202e1ko apirilaren 28an ebazpen-proposamena eman dela La Casa de Marina (MCR) sozietateari irekitako SAN-48A001-12-2021 zehapen-espedientean, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.4.h, 50.5.b artikuluan zehazten den arau-haustea leporatzen zaiola.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunak, 15 eguneko epean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbao duen bulegora bertaratu ahal izango dira (Errekalde zumardia 39-A), ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egoki ikusten dituzten alegazioak egiteko.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazten den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 26a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala