Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2021eko ekainaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3552

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita instrukzio-egilearen proposamena, bide publikoan taldean edariak kontsumitzearen ondoriozko zehapen-prozedurak ebazteko.

Ezinezkoa izan da zehapen-espedienteak ebazteko proposamen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Honako hau jakinarazten zaie interesdunei:

1.– 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, espedientea aztertzeko, eta defendatzeko egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazio oro aurkezteko. Espedientea Bizkaiko Lurralde Bulegoan dago eskuragarri (Kale Nagusia 81, 1. solairua, Bilbao).

2.– Jakinarazpena egin eta hurrengo 15 egunetan isuna ordaintzen badute, zenbatekoa 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honen 1. puntuan adierazitako helbidean eskatu ahal izango da.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 28a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala