Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2021eko ekainaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3548

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita B motako joko-areto batek fidantza itzultzeko eskatu duela.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak –zeina uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuak onartu baitzuen– 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal izan dezaten.

Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da B48533202k gordailuan utzitako fidantza itzultzeko eskaera egin zuela 2010eko abuztuaren 24an (erregistro-zenbakia: F201000875), enpresa operadore moduan; hori guztia, joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zordundutako zenbatekoa fidantzaren kontura ordain diezaietela eskatu ahal izan dezaten, bi hilabeteko epean, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eskaerarekin batera aurkeztu behar dira: kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 6a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala