Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2021eko ekainaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3535

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira honako agindu honen babesean aurkeztutako eskabideak ebaluatuko dituen balorazio-batzordeko kideak: ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Agindua. Gainera, batzordearen osaera argitaratzen da.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko apirilaren 20ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Aipatutako aginduaren 10. artikuluak adierazten duenez, aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko da eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez egingo da.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Tamara García Iglesias andrea.

– Miguel Gomez-Tejedor Santa Cruz jauna.

– Maialen Sarasua Oliden andrea.

– Antoni Marín Vila jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 25a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala