Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2021eko ekainaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3533

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 25ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 708 zenbakiko ikastarotik 712 zenbakiko ikastarora bitarteko ikasleei txartel hauek emateko eta baliozkotzeko: produktu fitosanitarioen aplikatzailearen oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 708 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk Zizurkilen emandakoa: Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailearen ikastaroa, maila kualifikatura pasatzekoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 709 zenbakiko ikastaroa, Fundación Hazi Fundazioak Arkautin emandakoa: Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailearen lineako ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 710 zenbakiko ikastaroa, Gestión Integral Denbo SLk Mungian emandakoa: Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailearen lineako ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 711 zenbakiko ikastaroa, Derio Nekazaritza Eskola BHIk emandakoa: Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailearen ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 712 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena; eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioen aplikatzaileari buruzkoak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez– eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira bost ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

1.– 708 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

2.– 709 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

3.– 710 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

4.– 711 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

5.– 712 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendetan dauden pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 25a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala