Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2021eko ekainaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3532

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 27koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Haurralde Fundazioa-Fundación Vasca de Protección a la Infancia, la Juventud y la Familia izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

2021eko martxoaren 18an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Haurralde Fundazioa-Fundación Vasca de Protección a la Infancia, la Juventud y la Familia izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori egin da estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko, fundazioaren helburuei eta onuradunei buruzko 4. artikulua aldatzeko eta fundazioaren egoitza ezartzen zuen 2. artikulua aldatzeko, hain zuzen ere. Fundazioaren patronatuak 2021eko martxoaren 4an erabaki zituen aldaketak, eta eskritura publikoa egin zen 2021eko martxoaren 16an, Donostian, Fermín Lizarazu Aramayo notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.046). Eskabideari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Erabakitako aldaketaren ondoren, 4. artikulua, fundazioaren helburuei buruzkoa, estatutuen 3. artikulua izango da, eta honela geratzen da idatzita:

1.– Fundazioak interes orokorreko helburu hauek ditu:

Profesionalen eta hezitzaileen talde batek sustatu du fundazioa, eta haurren, gazteen eta familien babesa eta ongizatea ditu printzipio inspiratzaile.

1) Haurren, gazteen eta familien eskubideekiko errespetua sustatzea.

2) Antzeko helburuak dituzten probintzia-, autonomia- edo estatu-eremuko beste fundazio eta elkarte batzuekiko ikerketa, lankidetza eta koordinazioa.

3) Familian eta gizartean lehen mailako prebentzioko programak garatzea eta gauzatzea, genero-berdintasuna eta indarkeria mota guztien prebentzioa sustatuz.

4) Familiak eragile sozializatzaile eta ingurune natural gisa sustatzea, haurren hazkunde normalerako eta gazteen garapenerako.

5) Haur, Gazte eta Familiaren Gizarte Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrengana hurbiltzea eta eskaintzea.

6) Emakumeen eta familia etorkinen eta euskal herritarren artean sentsibilizazioa eta bizikidetza sustatzeko ekintzak eta jarduerak bultzatzea, kulturartekotasuna bultzatuz.

7) Erakunde publikoekin (udalak, aldundiak eta Eusko Jaurlaritza) komunikatzeko bide arinak ezartzea, etorkizuneko zereginetan eraginkortasun handiagoa lortzeko.

8) Ekintza zuzeneko eta berehalako programak garatzea haur babesgabeei eta mundutik babesgabeei laguntzeko garapenerako nazioarteko lankidetzaren bitartez.

2.– Hori lortzeko, fundazioak jarduera hauek egin ahal izango ditu:

1) Haurtzaroaren eta familiaren arloan dauden prebentzio- eta laguntza-baliabideak katalogatzea eta kuantifikatzea, publikoak zein pribatuak.

2) Informazio- eta dibulgazio-zerbitzuak. Mintegiak, jardunaldiak, hitzaldiak eta prestakuntza-saioak gizarteko kolektiboentzat (ikastetxeak, eskolak, kultura-etxeak, guraso-elkarteak...).

3) Adingabeak babesteari eta familiaren funtzionamendu egokiari buruzko gizarte-sentsibilizazioko kanpainak.

4) Ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak eta prestakuntza-jardunaldiak antolatzea, antzeko helburuak dituzten erakundeekin lankidetzan, eta generoaren eta berdintasunaren arloko gaietan arreta berezia jarriz.

5) Ikerketa-gaietan laguntzea, adopzioari, nazioarteko adopzioari, tutoretzei, familia-harrerari eta, oro har, haurren babesari dagokienez.

6) Gurasoen eskolak antolatzea, prestakuntza-eremu gisa, esperientziak trukatuz eta haurtzaroari eta hezkidetzari, giza eskubideei eta genero-berdintasunari buruzko gai espezifikoetan sakonduz.

7) Laguntza emateko telefono-linea, gurasoei eta seme-alabei irekia.

8) Balio solidarioak transmititzeko, prestakuntza jasotzeko eta boluntarioak erakartzeko hezkuntza-programak egitea.

9) Aldizkako argitalpen-buletina, non intereseko informazioa eta haurren eta familien babesari eta ongizateari buruzko gai espezifikoei buruzko artikuluak jasoko diren.

10) Helburuak betetzeko behar diren jarduera ekonomikoak gauzatzea.

11) Eta, oro har, bere helburuak hobeto lortzeko behar diren jarduerak burutzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak erabakitako xedeen aldaketari berariazko onarpena emateko txostena egin du.

Aurreko aldaketen ondorioz, aldatu egiten da fundazioaren onuradunei buruzko artikulua, eta 5. artikulua izango da. Honela idatzita geratzen da:

1.– Fundazioaren prestazio eta zerbitzuen onuradunak honako hauek izango dira:

Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren adingabeak, emakumeak eta familiak izango dira, arraza, kolore, sexu, erlijio, nazionalitate edo jatorriagatiko bereizketarik gabe.

Fundazioaren antzeko helburuak dituzten taldeak edo partikularrak, proiektu koordinatu batean lagundu nahi dutenak.

Adingabeak eta egoera ahulean dauden emakumeak garapen-bidean dauden herrialdeetan.

(...)

Azkenik, helbideari buruzko 2. artikulua aldatzen da. 4. artikulua izango da aurrerantzean, eta helbide hau ezartzen du: Kolon pasealekua 50, behea, 20002 Donostia.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Haurralde Fundazioa-Fundación Vasca de Protección a la Infancia, la Juventud y la Familia izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fermín Lizarazu Aramayo notario jaunaren aurrean, 2021eko martxoaren 16an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 1.046).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 27a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala