Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2021eko ekainaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3530

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 27koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita honako lanpostu hau betetzeko merezimendu-lehiaketa espezifikoa: Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Bizkaiko Zuzendariordetzan Laborategi Zerbitzuko Zerbitzuburuaren lanpostua.

Zenbait xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz –Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 532. eta 533. artikuluak, Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarbiderako, Lanpostu Hornikuntzarako eta Lanbide Sustapenerako Arautegia onartu zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 49. artikulua eta hurrengoak eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Bizkaiko Zuzendariordetzan Laborategi Zerbitzuko zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko merezimendu-lehiaketa espezifikoa iragartzen duen 2021eko apirilaren 6ko Agindua– honako hau erabakitzen da:

Merezimendu-lehiaketa espezifikoa ebaztea, 2021eko apirilaren 6ko Aginduan eskainitako lanpostua bete gabe utzita, ez baitu inork eskatu.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legean. Bestela, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluek ezarritako moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 27a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala