Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2021eko ekainaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3446

IRAGARKIA, 2021eko maiatzaren 25ekoa, Industria Administrazioko Arabako lurralde ordezkariarena. Honen bidez, Lantziegoko udalerrian (Araba), 13,2 kV-eko zirkuitu sinpleko linea, «Oion-Casablanca» 13,2 kV-eko aireko linearen 103. euskarria eta «Laguardia-El Villar» 13,3 kV-eko aireko linearen 560. euskarria lotzeko proiektuari dagokion aurretiazko administrazio-baimenaren, eraikitzeko baimenaren eta onura publikoko deklarazioaren espedientean ukitutako lurzatien zerrenda argitaratzen da (01-AT-Y-2020-40 espedientea). Lurzati horiek eranskinean daude jasota, jabeei horren berri emateko, banakako jakinarazpena ezin izan zaielako egin.

Ezin izan da jakinarazpen pertsonala egin, eta, horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44., 45. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da proiektu honek ukitutako lurzatien zerrenda: Lantziegoko udalerrian (Araba), 13,2 kV-eko zirkuitu sinpleko linea, «Oion-Casablanca» 13,2 kV-eko aireko linearen 103. euskarria eta «Laguardia-El Villar» 13,3 kV-eko aireko linearen 560. euskarria lotzeko proiektua. Hori guztia Arabako lurralde-ordezkariaren 2021eko martxoaren 5eko Ebazpena jakinarazteko. Ebazpen horren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena ematen dira, eta aipatutako proiektuaren onura publikoa deklaratzen da.

Interesdunek Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan eskuratu ahal izango dute espedientea (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Iragarki hau argitaratzen da eranskinean aipatutako interesdunek jakin dezaten, eta horientzako banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 18a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala