Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2021eko ekainaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3437

EDIKTUA, 233/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 233/2019 hitzezko judizioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Maria Larrasquitu Concepcion.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

Epaitegi honetan 233/2019 hitzezko judizioaren prozedura ari da izapidetzen, Jose Antonio Cuñado Jimenez jaunak eta Rosa Maria Ubago Cuevas andreak eskatuta, «Ayaprisa, S.A.»ren aurka. 2021eko urtarrilaren 22an epaia eman da prozedura horretan, eta interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia bat bulego judizialean.

«Ayaprisa, S.A.» demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu egun zer helbide duen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu dezakeela demandatuak.

Getxo, 2021eko urtarrilaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala