Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2021eko ekainaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
3433

IRAGARKIA, 255/2021 prozedura arruntaren administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zabaltzeari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zabaldu egin dela ondoren adierazten den prozeduran, eta honako administrazio-egintza hauei dagokienez:

Errekurtsoa: 255/2021 prozedura arrunta - 3.a.

Errekurritu den jatorrizko egintza: 1/2021, 4/2021, 7/2021 eta 13/2021 dekretuak, hurrenez hurren 2021eko urtarrilaren 12koa, urtarrilaren 22koa, otsailaren 12koa eta martxoaren 6koa, EHAAn argitaratu direnak 2021eko urtarrilaren 12an (7. zk.), urtarrilaren 23an (16. zk.), otsailaren 12an (32. zk.) eta martxoaren 8an (48. zk.), Lehendakaritzarenak. Gaia: prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean biltzea eta eguneratzea, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.

Egintza bultzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2021-03-12.

Errekurtsogilea: Tarresbel 2019, S.L., Susuru Noodle Bar, S.L. eta Qsr North Spain Company, S.L.

Zabalduko den egintza: 16/2021 Dekretua, martxoaren 26koa, lehendakariarena, martxoaren 6ko 13/2021 Dekretua aldatzen duena.

Zabaltzearen eguna: 2021-05-13.

Bilbao, 2021eko maiatzaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala